Errugabetu egin dituzte hiru ertzain
BILBO. Bilboko epaitegi batek errugabetu egin ditu Berrizko (Bizkaia) zinegotzi bat jo eta zauritzeaz akusatutako hiru ertzain. Gertaerak iazko maiatzean jazo ziren, Espainiako monarkiako Felipe printzeak Bilbora egindako bisitaren aurkako protesta ekitaldi batean. Zinegotzia atxiki eta hark identifikatzeari uko egin ostean atxilotu egin zuten. Zauritu egin zutela salatu zuen zinegotziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu