Errumaniarrak, etxe okupatu batetik kanporatzear

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Baionan dago etxea, Aturri ibai bazterrean. Hamabost bat errumaniar bizi ziren bertan, bost haurrekin, azken zazpi hilabeteotan. Atzo goizean pasatu zen Polizia, lekuak hustu behar zituztela abisatzeko. Arratsalderako, lekuak husten ari ziren, baina baliteke gaur goizean Polizia berrizhara joatea horrela dela segurtatzeko, eta, horrela ez bada, esku hartzeko. Haien kanporatzeko beharrezkoak diren baimen guztiak bazituela baieztatu zuen Jean-Rene Etxegaraik, Euskal Kostaldea-Aturri elkargoko presidenteak; eta ez kanporatzea «arriskuak» hartzea zitekeela. Ez diela beste bizitokirik aurkitu zehaztu zuen. «5.000 pertsona bizitoki baten zain da Baionan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.