Mundua

Errusiako bi bonba hegazkin Bilboraino, Europako itsaldetik

Azken hilabeteetan bonba hegazkinak bidali ditu Errusiak Europara, eta irailaren 22an Bilboraino iritsi ziren horietako bi.

2016ko urriaren 4a
13:20
Entzun

Norvegiako, Erresuma Batuko eta Frantziako ehiza hegazkinek eskoltatuta Europako itsasaldea zeharkatu zuten, irailaren 22an Errusiako bi bonba hegazkinek. Frantziako Barne ministerioaren arabera, Blackjack gisara ezagutzen diren bi Tupolev 160 atzeman zituen Norvegiak irailaren 22an, 9:13an eta segituan, bi F-16 gerturatu zitzaizkion; handik Eskozia iparraldera iritsi zirenean, Britainiako bi Typhoon ehiza hegazkin zituzten zain, eta haiek alboan zituztela egin zuten Frantziararteko bidea; han bi Rafale hegazkin Frantsesek hartu zien erreleboa, eta gero, bi F-18 espainiar alboan zituztela, Bilbo pareraino iritsi ziren. Berriz ere buelta hartu eta Errusiara jo zuten. NATOk koordinatu zuen eskolta hegazkinen operazioa.

Urteak ziren Errusiak Europan halako indar erakustaldirik ez zuela egiten, baina Ukrainako gatazkaren ostean berriz hasi ziren. Irailaren 22ko hegaldian inoiz baino hegoalderako iritsi ziren; Bilbora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.