Errusiari jarritako zigorrei erantzuteko agindu du Putinek

2014ko abuztuaren 5a
17:41
Entzun

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gobernuari eskatu dio presta ditzala Errusiaren kontra onartu diren zigorrei "erantzuteko neurriak". Agindua emanda dago, eta gobernuak neurri horietako batzuk proposatu ditu dagoeneko.

Hala ere, Putinek ohartarazi du erantzuna ematerako orduan "tentuz" jardun beharko dutela, enpresen eta kontsumitzaileen interesak kontuan hartuz. 

Errusiari zigor ekonomikoak jartzea adostu berri du Europako Batasunak, Ukrainako gatazkan duen jarreragatik. Putinen ustetan, zigorrok "onartezinak" dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.