Furgoneta batek harrapatu ondoren ertzain bat hil da gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), alkoholemia kontrolean. 00:30ak aldera izan da gertaera, Galindo biribilgunean.
Ertzaintzak kontrolean geratzeko agindua eman dio furgoneta hari, baina hemen zihoan gidariak aurrera jo eta polizia bat harrapatu du. Hori 300 metroan eraman dute ibilgailu azpian. Une horretan ertzainek ibilgailua tirokatu egin dute eta bertako bi bidaiariak zauritu egin dituzte. Erietxera eraman dituzte, atxilotuta, eta horietako bat oso larri dago -25 urteko emakumea-.
Besteak -gidariak- 19 urte ditu; mutila da. Ez dauka gidatzeko baimenik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, furgoneta duela bi egun lapurtu zuten.
Medikuak iritsi direnerako hilda zegoen ertzaina. 49 urte zituen. Suhiltzaileek atera behar izan dute furgoneta azpitik.
gizartea
Ertzain bat hil dute Barakaldon alkoholemia kontrolean bart, furgonetak harrapatuta
Polizia 300 metroan eraman dute ibilgailu azpian, eta ertzainek tirokatu eta zauritu egin dituzte furgonetako bi bidaiariak; horietako bat oso larri dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu