Sanchizen heriotza

Ertzain batek zalantzan jarri du Sanchizen heriotzaren bertsio ofiziala

Kontxi Sanchizen familiaren abokatu Ainhoa Baglietok jakinarazi duenez, martxoaren 14an Hernanin gertatutakoaren bertsioa ofiziala "faltsua dela" azaldu du ertzain batek. Bertsio ofizialak dionez Sanchizen heriotzak eta momentu hartan Hernanin (Gipuzkoa) egiten ari zen manifestazio baten kontrako kargak ez dute elkarrekin zerikusirik. Sozialista Abertzaleakeko legebiltzarkide Arnaldo Otegik Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari "ardura politikoak" eskatuko dizkiola iragarri du, "informazioa manipulatu eta gizarteari gezurra esateagatik".

2004ko ekainaren 17a
17:19
Entzun
Baglietok esan duenez, ertzain horren arabera "karga txiki baten ondoren" eman zion Sanchizi bihotzekoak, eta Sanchizi larrialdietako zerbitzuak jasotzen ari zenean Ertzaintza han zegoen. Herrizaingo Sailaren bertsio ofizialaren arabera Ertzaintzak ez zuen laguntza eskaerarik jaso, eta ezta anbulantziarik ikusi ere. Baglietok jakinarazi duenez, ertzain horrek gutun batean jakinarazi zion hori guztia Herrizaingo sailburu Javier Balzari.

Sozialista Abertzaleak legebiltzarreko taldeak azalpenak eskatuko ditu, beraz, legebiltzarrean "informazioa manipulatu eta gizarteari gezurra esateagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.