Kale erasoa

Ertzain baten autoa erre dute Zornotzan

Ertzain baten autoa erre dute bart gauean Zornotzan (Bizkaian). Goizaldeko hirurak aldera gertatu da erasoa, San Pedro kalean. Ertzainaren autoa erabat kiskalita geratu da, eta, era berean, ondoan aparkatuta zegoen beste auto bat ere hondatu du suak. Zornotzako Udalak erasoa gaitzesteko agiria onartu du gaur goizean; Zornotza Eginez eta PPk ez dute sinatu.

2003ko irailaren 20a
17:24
Entzun
David Latxaga Zornotzako EAJko alkateak azaldu duenez, gaur goizean ezin izan du Zornotza Eginez plataformako inorekin harremanetan jarri haien atxikimendua eskatzeko. PPko zinegotziek, ordea, ez dute bat egin agiriarekin. Beatriz Calvo PPko zinegotziak adierazi duenez, EAJk proposatutako agiriaren bidez egin den gaitzespena ez da behar bezain gogorra. "Beti bezala, ekintza terroristekikojarrera anbiguoa duela erakutsi du EAJk", zehaztu du Calvok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.