Kale erasoa

Ertzain baten etxeko ate aurrean erasoa egin dute, Barakaldon

Etxean egindako lehergailuaren zati batek eztanda egin du, eta kalte materialak eragin ditu.

2009ko ekainaren 5a
15:06
Entzun
Ertzain baten etxearen aurkako erasoa egin dute bart ezezagun batzuek, Barakaldon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Hain zuzen, etxean egindako lehergailuaren zati batek eztanda egin du haren etxeko ate aurrean, eta kalte materialak eragin ditu.

Ertzaina 7:30ean ohartu da erasoaz, etxebizitzatik irten denean.

Herrizaingo Sailaren arabera, lehergailuak su hartzeko likidoa zeukan botila bat, bolbora eta zuzi batzuk zituen, eta bart gauean jarri dute ate aurrean.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua ertzain harekin harremanetan jarri da, "babesa emateko". Jaurlaritzak gaitzetsi egin du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.