Ertzain gutxiagok zainduko dituzte bozkalekuak

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aurreko hauteskundeetan baino ertzain gutxiago jarriko ditu bozkalekuak zaintzen, kale indarkeriako ekintzak desagertu egin direlako. Herrizaingo Saileko iturriek Efe agentziari baieztatu diotenez, «ertzainen presentzia egokitu» egingo dute «ETAk indarkeria uztea erabaki ondoren sortu den egoera berria dela medio». Kopuru zehatzik aipatu ez arren, bozen zaintzarako prestatutako taldea «malguagoa» izango da, «baina ez hauteskunde egunean segurtasuna bermatzeko inolako eragozpenik gabe». Iragan maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan, Herrizaingo Sailak 5.700 ertzain moblizatu zituen EAEko 499 bozkalekuak zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.