Ertzain izateko euskara maila egiaztatzeko eskatu du EAJk

2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Ertzaintzara sartzeko probetan euskara maila egiaztatzeko beharra galdegin du EAJk Eusko Legebiltzarrean. Hain zuzen, Poliziaren lege egitasmoari xedapen gehigarri bat eransteko eskatu du EAJk. Hala dio xedapenak: «Ertzaintzako funtzionario gisa txanda irekian sartzeko hautapen probetan onartua izateko, eskatuko da Ertzaintzako HE1 edo euskara maila baliokidea egiaztatzea». EAJko legebiltzarkide Maria Eugenia Agirrezabalak esan du herritar askok protesta egin dutela, ertzainek soilik gaztelaniaz kasu egin dietelako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bi hizkuntza ofizial daudela oroitarazi du Agirrezabalak, eta, beraz, bi hizkuntzetako hiztunen eskubideak errespetatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.