EUSKARA

Ertzainei oharra Arrasaten: euskaltegiko matrikulazio epea, zabalik

Beltran de Heredia Jaurlaritzako sailburuari erantzunez, pankarta bat jarri dute Arrasaten: zabalik da matrikulazio epea euskaltegian.

Arrasaten jarritako pankarta.
2017ko ekainaren 23a
16:31
Entzun

Zalaparta sortu zuten joan den astean Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Ertzaintzaren euskara mailaz esandakoek: "ETAk atentatuak egiten zituenean, orain dela ez asko, ertzainek ez zuten askatasunik euren ordu libreetan euskaltegira joateko. Gazteei azaldu beharko litzaieke nondik gatozen eta zenbat ari garen irabazten bakearekin. Ertzain asko ahalegin handia egiten ari dira [euskara ikasteko]; lehen ezin izan zuten".

Sare sozialetan, erabiltzaile askok kritikatu zituzten Beltran de Herediaren hitzak. Besteak beste, aitzakiatzat jo zituzten askok Beltran de Herediaren argudioak. Gaur, berriz, Arrasaten azaldu da pankarta bat, San Bixente Ferrer kalean, AEK-k han duen egoitzaren parean; irakur daitekeenez, ertzainei ohartarazten diete zabalik dagoela euskaltegian izena emateko epea. Argazkia bolo-bolo zabaldu da Whatsapp eta Twitter bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.