euskal herria

Ertzainek agerian eraman beharko dute euren zenbaki profesionala

Aralarrek "gardentasuna" eta "herritarren eta ertzainen segurtasuna" bilatu ditu ekimena aurkeztean. Eusko Legebiltzarrak onartu egin du.

2011ko urriaren 11
10:55
Entzun

Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du aurrerantzean ertzainek zenbaki profesionala agerian eramatea. Aralarrek aurkeztu zuen ekimena, eta Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.

"Gure gizartean ohikoak izaten diren manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jotzea ohikoa izaten da, bai herritarrek zein ertzainek. Hori gertatzen denean, baina, herritarrek aurkezturiko salaketak artxibatu egiten dira, salaturiko ertzainak identifikatzerik ez delako izaten. Hori abiapuntutzat harturik, eta ikusita badirela zenbaki profesionala agerian darabilten beste leku batzuetako poliziak, legez besteko proposamena aurkeztu genuen", dio Aralarrek.

Mikel Basabe Aralarreko eusko legebiltzarkideak adierazi du ekimenarekin "gardentasuna" bilatu nahi izan dutela, eta "herritarrei eta ertzainei segurtasuna" emateko xedea ere izan dutela. "Aho batez onartu den ekimenak Ertzaintzari agintzen dio zenbaki profesionala bistara eramatea euren uniformeetan eta zenbaki horrek kode bikoitza izan dezala, segurtasun neurri modura".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.