iñigo cabacasen heriotza

Ertzainek "kriminalizatu" egin dituztela salatu dute Bilbon

Jaurlaritzaren aldetik "baztertuta" sentitzen direla esan dute, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan izandako gertakarien harira. Erne, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek deitu dute gaurko agerraldira.

2012ko apirilaren 23a
16:37
Entzun

Ehun ertzainek baino gehiagok gaur Bilbon egindako agerraldian salatu dute Iñigo Cabacasen heriotzaren ondoren "kriminalizatu" egin dituztela, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aldetik "baztertuta" sentitzen direla azaldu dute.

Erne, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek deitu dute elkarretaratzera, Deustu auzoko polizia etxearen aurrean; Ertzaintza guztiok gara leloa eraman dute.

Jose Luis Moreno bozeramaileak ertzainek egindako lana defendatu du, eta gezurtatu egin du Cabacasen heriotza eragin zuen jokabidean "arduragabekeriarik" egon zela.

"Nahiko gogogabetuta eta arduratuta" daudela gaineratu du Morenok. Horrekin batera, "egoerarekin bat egingo duen materiala" eskatu du, eta gomazko pilotak jaurtitzeko eskopeten erabileraren inguruko "argibideak" ematea galdegin dio Herrizaingo Sailari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.