Mariano Raxoik atzo Gasteizen egin zuen ekitaldi politikoa. Europa eraikinaren kanpoaldera gerturatu egin zen El activista (euskaraz, Ekintzailea) filmeko Eliren rola jokatzen duena, Alejandro Urrusolo. Urrusolok azken asteetan Euskal Herrian izan diren pertsonaia ezagunei eskua ematea izan du helburu, eta, besteak beste, lortu du Kofi Annan, Brian Currin, Maria Leon eta Miguel Angel Silvestre aktorearen kasuan. Andoni Egañari ere eman zion eskua.
Hauteskunde kanpainan, lau alderdi nagusietako hautagaiei zein Espainiako presidentetzarako bi hautagaiei eskua eman nahi izan die, modu baketsuan. Atzo, Raxoirekin saiatu zen, baina hurbiltzean ertzainek inguratu eta arrastaka kazetariak zeuden tokitik bultzaka atera zuten eta atxilotu egin zuten. Ohar bidez, salatu dute ez zela inongo probokaziorik izan eta ertzainek komunikabideei ez zietela grabatzen utzi. Urrusoloren kideek hasierako uneak grabatu zituzten, baina grabatzeko oztopoak izan arren, irudiak www.ustream.tv wegbunean ikus daitezke, bilatzailean elactivista idatzita.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Ertzainek Raxoiren ekitaldian gazte bat atxilotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu