Ertzainek ukatu egin dute Garairen ustezko hiltzailearen bertsioa

Ertzainek adierazi dute akusatua ez zutela presionatu neska-lagun ohia hil zuela aitortzeko.

2007ko apirilaren 25a
18:30
Entzun
Atzo, Aintzane Garairen hilketari buruzko epaiketaren lehen egunean, akusatuak -Garairen bikotekide ohiak- esan zuen atxilotu zutenean "Poliziak presionatuta" aitortu zuela Garai hil zuela. Gaur, aldiz, ertzainek ukatu egin dute bertsio hori.

20 bat ertzainek deklaratu dute Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Gertaera argitzeko lanetan ibili ziren guztiak orduan, eta akusatuak -M.H.B.- garai hartan neska-lagun ohiari eragindakoak "argi" azaldu zituela esan dute. Garai 2005eko urriaren 14an desagertu zen, Bakion (Bizkaia), eta hilda azaldu zen.

Akusatuaren abokatuak ikerketan irregulartasunak izan direla salatu du.

Fiskaltzak atzo 31 urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuaren kontra. Akusazio partikularrak, 47 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.