Euskara

Ertzainen erdiak ez du lortzen bere postuaren euskara maila ikasteko partzialki liberatu ostean

Aresek EAJri erantzunez esan du plantillaren %34,5ak duela frogatuta eskatzen zaion euskara maila. 

2011ko uztailaren 9a
16:28
Entzun

Ertzainen erdiak ez du lortzen euskalduntzeko liberatu ostean bere postuaren euskara mailara iristea. Gaur egun urtean 60 ertzainek hartzen dituzte hiru hilabeteko liberazio partzialak lanean euskara ikasteko. 30ek lortzen dute soilik. EAJk galdera egin zion Rodolfo Ares sailburuari, eta horrek erantzunean esan du erdiak lortzen duela; Efe albiste agentziak eman du erantzunaren berri. 

Gainera, 2.760 ertzainek bere postuak eskatzen duen euskara maila frogatuta duela esan du, %34,5. Gainontzekoek ez dute euren postuak eskatzen duen maila frogatuta. Ertzaintzaren 21. promozioan 140 ertzainetatik 58k zuten euren euskara maila frogatuta, %41,4.

Aresek erantzunean dio ertzainen artean euskalduntzea areagotzeko liberazio partzialak bultzatuko dituztela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.