Ertzaintza 83 urteko gizon baten bila ari da
LEKEITIO. Ertzaintza herenegun desagertutako 83 urteko gizon baten bila ari da Lekeition (Bizkaia). Ohiko paseoa egin ondoren, gizona ez zen etxera itzuli , eta familiak Poliziarengana jo zuen. Ertzaintza atzo arratsaldeko hiruretan hasi zen bilaketa lanetan, helikoptero batekin eta zakurren laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu