Arrasateko txosna guneko eta inguruetako kartel guztiak kendu ditu Ertzaintzak Askatasunak zabaldu duenez, eta orain, Ferrerias kalean ari dira afixak kentzen —Irati herriko taberna han dago— Ertzaintzaren bi patruila eta CESPAko —Udalak kartelak kentzeko kontratatuta duen enpresa— furgoneta bat.
Aurretik Irati herriko tabernan ere sartu dira, Askatasunak esan duenez "jarrera oso harroarekin". Komuneraino sartu direla azaldu du Askatasunak.
Askatasunak gogor salatu du "Ertzaintzaren jarrera errepresibo, probokatzaile eta prepotentea". Beraien iritzian, CESPA-ko langileek bertan egotea "norbaiten agindua atzetik dagoela adierazten du". Salatu dutenez, "jai herritar hauetan gure herriak jasatzen dituen eskubide urraketen salaketa present egotea badirudi norbaiti mina egiten diola eta errealitate gordin hori gorde nahian berriro ere errepresioarekin erantzun dute".
Euskal Herria
Ertzaintza Arrasateko Irati elkartera sartu dela eta herrian kartelak kentzen ari dela salatu du Askatasunak
Askatasunak salatu duenez Ertzaintza goizean goizetik kartelak kentzen dabil Arrasaten (Gipuzkoa). Maritxu Kajoi eguna dela-eta Arrasaten prestatu duten txosna gunearen inguruan goizeko zortziak ezkero Ertzaintza ibili dela salatu dute. Azaldu dutenez, hamaikak aldean, sei bat ertzain txosna gunean zeuden gazteengana hurbildu dira, eta txosnetako pankarta eta kartelak kendu arazi dizkiote. Bost gazte identifikatu eta beste bati atxilotzeko mehatxua egin diotela salatu dute. Geroago, Irati herriko tabernara ere sartu dira, eta Askatasunaren arabera kalean kartelak kentzen dabiltza orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu