politika

Ertzaintza Getariako 'herriko tabernan' sartu da kartelak kentzera

2010eko urriaren 13a
14:30
Entzun
Ertzaintza atzo 16:30ean Gipuzkoako Getariako Harralde herriko tabernan sartu zen torturaren, legez kanporatzeen eta euskal presoen biziarteko zigorraren aurkako kartelak kentzera, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Kartelok horien arduradun PSOE egiten dutela-eta ertzainek ostatuko langileari esan zioten Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari irain egitea egotziko diotela. Amnistia aldarrikatzen zuen ikurrin bat ere eraman zuten.

"Mota honetako polizia jarduerek errepresioaren salaketa zigortzea baino ez dute bilatzen. Euskal Herrian benetako egoera poliziala ezarri dute; aldarrikapen politikoak ezin dira askatasunez adierazi", dio AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.