Zarauzko Arrano elkartera sartu zen atzo Ertzaintza, euskal presoen argazkiak kentzera. Azken hilabeteetan hirugarren aldia da Ertzaintza hango 'herriko tabernan' sartu dela. Atzo beste langile bat identifikatu zuten eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, tabernaria mehatxatu zuten argazkiak kendu ezean azalpenak Espainiako Auzitegi Nazionalean eman beharko dituela esanez. Tabernariak ez zituen erretiratu irudiak; Ertzaintzak kendu eta eraman egin zituen presoen argazkiak.
Atzo arratsaldean hainbat lagunek batzarra egin zuten Zarautzen eta datozen egunetan mobilizazioak egingo dituzte.
euskal presoak
Ertzaintza hirugarren aldiz sartu da Zarauzko 'herriko tabernan'
Euskal presoen argazkiak kendu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu