Aforoa, zarataren neurria, alkoholaren salmenta... Ipar Haizean egiten ari ziren kontzertuan arautegiak betetzen diren edo ez ikustera joan da Ertzaintza Ipar Haizeara bart, Segurtasun Sailaren arabera. Normalean Udaltzaingoak egiten du lan hori, baina Bilboko Olabeaga auzoan dagoen egoitzara Ertzaintzaren sei furgoneta joan ziren atzo, Udaltzainez gain. Ipar Haizea Herri Norterekin lotzen dute.
Lekukoen arabera, kontzertuan zegoen jendea identifikatu zuten, eta kontzertuko sarrerekin bildutako dirua eraman.
Alde Hemendik ! Utzi pakean
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) 2018(e)ko otsailak 24
Ipar Haizea Aurrera #ErrepresiorikEz#KriminalizazioariStoppic.twitter.com/pnPn6tosEj
Ostegunean Spartak-Mosku eta Athleticen arteko partidan izandako istiluen erantzule Herri Norte jotzen du Ertzaintzak, Errusiako taldearen jarraitzaileez gain. Ertzain bat hil zen istilu horietan, bihotzekoak jota.