Ertzaintza oldartu egin zaie Urtzi Azpirozen ongietorri ekitaldira joandakoei

2012ko urriaren 24a
13:59
Entzun

Atzo arratsean aske geratu zen Urtzi Azpiroz euskal presoa, eta harrera egin zioten Andoainen. Gauerdia pasata zela eman zioten ongietorria hainbat herritarrek. Orduan, Ertzaintza agertu eta bertaratutakoei oldartu zitzaien, herritarrak sakabanatuz. Azpiroz bera eta bere bikotekidea Ertzaintzaren esku egon zen hainbat minutuz, lekukoek adierazi dutenez.

Aiurri aldizkariak eman du gertatutakoaren berri. Ertzaintzak azaldu zuenez, legeztatu gabeko bilkura zen, eta dilijentziak irekiko zituela adierazi zuen. Lekukoen esanetan, gazte bat ospitalera eraman dute, buruan jasotako kolpe batek eragindako zauria artatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.