Legebiltzarraren atarian hainbat mobilizazioa egin dira gaur. Goizean PSE-EEko gazteen Ibarretxe flan -ak banatu dituzte.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 12:00etan elkarretaratzea egin du, baina ez iragarrita zegoen bezala Eusko Legebiltzarraren aurrean. Ertzaitzak galerazi egin die elkarretaratzea han egitea, eta Florida kalean egin dute.
Eguerdian Segi gazte erakundeak deituta manifestazioan abiatu dira hainbat gazte, 13:00etan. Gasteizko kaleetan zehar buelta eman eta gero Legebiltzarrera gerturatu dira, eta manifestariek kontatu dutenez, ate parerantz iritsi direnean, hesia egiten zeuden ertzainek eraso egin diete, matrakekin eta gomazko pilotekin. Hainbat lagun zauritu dira. Istiluak ere sortu dira, eta edukiontzi batzuk errepidera atera dituzte, eta hiri barruko zerbitzua egiten duen autobus bati kristalak apurtu dizkiote.
"Iruzurrik ez"
Segiren iritzian, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena "iruzurra" da, eta gazteek behar dutena "autodeterminazioa" dela diote. "Euskal Herriko gazteria, ukatua, zatitua eta bortizki zapaldua den herri bateko kolektibo ukatua, zatitua eta bortizki erreprimitua" dela diote, eta jaio zirenetik "espainolak eta frantsesak izatera behartu" dituztela.
Beraiek, "intsumisioa eginez, herri gisa pentsatuz, herri gisa antolatuz eta borroka
eginez, konstituzioak eta marko autonomikoa baliorik gabe ageri duen gazte belaunaldia" direla iritzi diote.
Autodeterminaziorako "premia larria" dutela aldarrikatu dute, "gazte askeak egingo gaituen Euskal Herri berria guk geuk, inork muturrik sartu gabe egiteko". Izan ere, eskubideen jabe izan nahi dute "zigor judizial bidegabeak, tortura, ilegalizazioa eta errepresio poliziala besterik ekarri ez digun gatazka konpondu eta bakean bizitzeko". Horretarako "benetako aukerak" ikusten dituzte.
Euskal Herriak erabaki behar duela jakinarazi dute, eta horretarako, herritarrei galdetzea ezinbestekoa dela azpimarratu. Hala ere, galdera ez zaiela "Euskal Herritar batzuei" bakarrik egin behar diote. "Ez du Ibarretxek erabaki behar zer galdetu behar zaigun, ez eta nola, ez eta nori ere! Are gutxiago, Espainiaren menpe espainol izaten jarraitzeko eta Frantziaren menpe
frantziar izaten jarraitzeko orain arte bezala, gatazkan, ukazioan eta zapalkuntzan".
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Ertzaintza Segiko manifestazioaren aurka oldartu da
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren kontra protesta ugari egin dituzte gaur legebiltzarraren aurrean. PSE-EEko gazteek =i Ibarretxe flanak =i banatu dituzte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ere elkarretaratzea egin du, eta Segik deituta manifestazioa egin dute hainbat gaztek. Manifestarien arabera, taldea Legebiltzar aurrera iritsi denean Ertzaintza oldartu egin zaie, eta istiluak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu