Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gaur goizaldean jazo da, Abando auzoan: andre batek Ertzaintzaren patruila bati abisatu dio bere lagun bati sexu erasoa egin diotela. Biktima osasun etxe batean artatu behar izan dute.
Orduan, Ertzaintza gizonezkoaren bila hasi da, eta aurkitu dutenean atxilo hartu dute sexu eraso bat egitea egotzita. Epailearen aurretik igarotzeko zain dago.