Atxiloketak
Ertzaintzak adin txikiko hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen, beste gazte bat labanaz erasotzeagatik
Ertzaintzak adin txikiko hiru gazte atxilotu zituen bart iluntzean Gasteizen; beste gazte bat hiltzen saiatzea leporatzen diete. Herrizaingo Sailak kaleratutako ohar batek jasotzen duenez, hiru gazteek 19 urteko gazte bat iraintzen hasi ziren; gazteek erantzun egin zien eta labankada bat jaso zuen bular aldean. Ustez erasoa egin zuten hiru lagunek ihes egin zuten arren, Ertzaintzak atxilotu egin zituen ordu batzuk geroago. Atxilotutako lagunek 15, 16 eta 17 urte dituzte.
Zauritutako gaztea erietxera eraman behar izan zuten, eta bere egoera larria da; birika bat zulatuta dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu