Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 14 urteko gaztea atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean, bi lagun sastakatzea egotzita. Donostiako ospitalera eraman dituzte 23 urteko bi gazteak, bularraldean eta sahietsetan labankada banarekin.
Gertaera 05:30ak aldera gertatu da, Zaragoza plazan, zenbait gazteak borrokan hasi direnean. Ertzaintza eta udaltzaingoa bertaratu dira eta bi lagun odoletan zeudela ohartu dira. Bestalde, Ertzaintzak 20 urteko beste gazte bat atzeman du indarkeriazko jarrera erakusteagatik eta, ustez, ertzain bati eraso egin diolako.
Aste Nagusian murgilduta dago Donostia.