Azpiegiturak

Ertzaintzak AHTren kontrako lau lagun atzeman ditu Zornotzan, lurren desjabetzeen ekitaldian

2009ko urtarrilaren 14a
15:27
Entzun
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu gaur goizean Zornotzan (Bizkaia) Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lurren desjabetzeen ekitaldian hainbat pertsonek egindako protestan. Ertzainek beste hainbat lagun identifikatu egin dituzte. Trafikoa moztea eta bi edukiontzi errepidera ateratzea egotzi diete. Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak joan dira hara aktak sinatzera.

Goizeko zortzi eta erdietan hasi dute AHTren egitasmoko kontrakoek elkarretaratzea, eta Ertzaintzak, aurrez, akten sinatze ekitaldia egin duten eraikineko inguruak itxi egin ditu.

AHT Gelditu! Elkarlanak larunbat honetarako Urbinan (Araba) manifestazioa antolatu du, AHT Gelditu! Lurra berreskuratu! leloarekin. Bihar ere hainbat ekimen egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.