Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu gaur Amurrion (Araba), herriko taberna-tik (Iturralde kalean dago), bertako bizilagun batek BERRIA.INFOri jakinarazi dionez. 8:30ak aldera joan dira ertzainak ostatura eta Amurrioko lau presoen eta deportatuaren irudiak kendu dituzte.
Santutxu Bilboko auzotik ere kendu berri ditu, txosnetatik.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, argazkiok izatea "terrorismoa goraipatzea" da.
Azkeneko asteetan, arrazoi beragatik, leku askotatik kendu ditu presoen irudiak Ertzaintzak. Astelehenean Barakaldoko (Bizkaia) txosna batzuetatik erretiratu zituen, kasu; eta atzo gauean, berriro.
euskal presoak
Ertzaintzak Amurriotik eta Bilbotik ere kendu ditu presoen argazkiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu