Ertzaintzak Andoaingo (Gipuzkoa) Eskola kaleko banku baten buelogoa inguratu du, inor barrura sartu ote den argitzeko. Segurtasun eremu bat ezarri dute eta ingurua itxita egon da oinezkoentzat nahiz ibilgailuentzat.
#Andoain#andoain badirudi mugimendu arraroren bat sumatu dutela Kutxan. Bulegoa eta bi eskatzak arakatzen ari dira. pic.twitter.com/NZlMubsQls
— AneJalon (@AneJalon) 28 de octubre de 2018
Bankuko bulegoan alarmak jo du 14:00ak aldera, Andoaingo Udalak azaldu duenez. Alarmak zergatik jo duen ikertzen aritu da ertzaintza. Polizia operazioak sei ordu inguru iraun du. Azkenean, Ertzaintzak ez du ezer susmagarririk aurkitu bulegoaren barruan.