Heriotza

Ertzaintzak atxilotutako gizonezko bat hil da Galdakaoko Ertzain-etxearen ziega batean

Lapurtutako auto batean eta mozkorturik gidatzen zuen gizonezkoa bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo gauen, eta Galdakaoko (Bizkaia) Ertzain-etxeko ziega batean zutela hil egin da. Herrizaingo sailaren arabera, goizaldeko ordubatak aldera atxilotu zuten gizonezkoa Etxebarrin, ertzainei ihes egin nahian mozkortuta gidatzen aritu eta gero.

2003ko abuztuaren 8a
15:02
Entzun
Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko bostak aldera hildakoak arnasik hartzen ez duela ohartu zen zaintza lanetan ari zen ertzaina, eta erietxera eraman ondoren bertan hil da. Auzitegiko medikua Galdakoko erietxera hurbildu da eta gizonezkoa arrazoi naturalak direla medio hil dela argitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.