euskal herria

Ertzaintzak behin-behinean eten du gomazko piloten erabilera, kartutxo batzuek bolbora gehiegi dutelako

Donostiako ertzain etxean egin dute aurkikuntza, Iñigo Cabacasen heriotzaren osteko azterketetan, Herrizaingo Sailak dioenez. Bilbokoan ez dute anomaliarik topatu, eta han ez dute eten erabilera. Azterketa gehiago egingo dituzte aste honetan.

2012ko apirilaren 16a
19:04
Entzun

Larunbatean Donostiako ertzain etxeko zortzi kartutxotan bolbora gehiegi atzeman ostean, Ertzaintzak eten egin du behin-behinean gomazko piloten erabilera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iñigo Cabacas Bilbon ertzainen pilotakada batek hil ondorengo azterketetan egin dute aurkikuntza, Herrizaingo Sailaren arabera.

Donostiako ertzain etxean gehiegizko bolbora atzeman ostean egun berean Bilboko materiala aztertu zutela esan du iturri hark, baina ez dutela "anomaliarik" aurkitu eta hango erabilera ez dutela eten. Hala ere, zehaztu du Cabacas zauritu zuteneko kartutxoak ez dituztela aztertu, Justiziaren zaintzapean daudelako. Beste ertzain etxeetako kartutxoak aste honetan aztertuko dituzte.

Rodolfo Ares sailburuak lehengo ostegunean Eusko Legebiltzarrean esan zuen gomazko piloten erabilera ez dutela debekatuko 2013tik aurrera, mugatu egingo duten arren

Apirilaren 5ean zauritu zuten Cabacas, eta Basurtu Bilboko erietxera eraman zuten, oso larri. Gaur zortzi zendu zen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.