Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik baieztatu dutenez, Ertzaintzak bertan behera utzi ditu aurreko asteazkenetik Gaubean (Araba) desagertutako ertzainaren bilaketa lanak. Jose Felix Chasco izena du ustez desagertuta dagoen ertzainak eta 47 urte ditu. Tuesta inguruan zegoen oporretan, Gaubean, eta abuztuaren 11ko arratsaldeko bostak aldera quadarekin atera zen buelta bat egitera. Familiak arratsaldeko azken orduan jakinarazi zion Ertzaintzari Jose Felix Chasco ez zela etxera itzuli.
Ordutik, bilaketa lanetan aritu da polizia. Baina, aztarna berriak aurkitu artean, bilaketa lanak bertan behera utziko dituela jakinarazi dute iturri polizialek. Iturri berberek adierazi dute "istripua" dela desagerketa gertatu izanaren hipotesi nagusia.
Gizartea
Ertzaintzak bertan behera utzi ditu Araban desagertutako ertzainaren bilaketa lanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu