Ertzaintzak gaur goizean bi gazte atzeman ditu Gasteizen, kale erasoetan parte hartu izan dutelakoan. Jokin Zerain eta Ander Arrue dira atxilotu horiek. Pasa den maiatzean Mendibilgo (Araba) hedagailu baten aurkako erasoa egiteagatik susmagarriak direla jakinarazi du Ertzaintzak.
Zerain ETArekin kolaboratu zuelakoan epaitu egin zuten lehengo astean Espainiako Auzitegi Nazionalean, Arabako hainbat gazterekin batera, eta beste partearekin akordiora iritsi eta 11 gaztek bina urteko kartzela zigorra jasotzea onartu zuten. Gazteek bere garaian torturak jaso izana salatu zuten epaiketan.
Ertzaintzak bi atxilotuen etxebizitzak miatu ditu: Pilar auzoan -Zerainena- eta Zaramagan -Arruerena-. Dokumentazioa zeramaten kaxak atera ditu Ertzaintzak.
Honek esan du Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu duela operazioa.
Atxiloketak
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Gasteizen, kale erasoekin lotuta
Jokin Zerain eta Ander Arrue dira atzeman dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu