genero indarkeria

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bilbon eta beste bat Lasarte-Orian, bikotekideak jotzea leporatuta

Hiru atxilotuak 26 eta 34 urte bitartekoak dira.

2013ko abenduaren 19a
13:58
Entzun

Hiruretatik lehena atzo eguerdian atxilotu zuten, Bilboko Deustua auzoan. Gizon batek deitu zien ertzainei emaztea jo zuela aitortuz. 26 urte ditu gizonak, eta, kolpearen ondorioz, emakumea ezpainetan zauritu zuen.

Beste atxilotu bat ere izan da Bilbon, bart. Emakume batek bikotekideak jo eta mehatxatu duela salatu du. 32 urte ditu gizonak. Atxilotzeaz gain, urruntzeko agindua ezartzeko ere eskatu du emakumeak.

Lasarte-Orian 23:50ean izan da beste atxiloketa bat genero indarkeriarekin lotuta. Herritar batek ohartarazi du gizon bat Jaizkibel plazan emakume bati erasotzen ari zela, taberna batetik iletik tiraka arrastaka atera ondoren. 34 urte ditu erasotzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.