Andre bat atzeman zuten atzo goizean, 39 urtekoa, urruntze agindua urratzea eta bikotekide oiha jotzea egotzita. Atzo arratsaldean deklaratu zuen epailearen aurrean, eta hura espetxeratzeko agindu zuen epaileak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 10:00 aldera, emakume batek Ertzaintzari dei egin zion, bikotekide ohiak jo zuela salatuz. Biktima zegoen lekura joan ziren poliziak, eta bertara iristean ikusi zuten emakume batek beste bat lepotik helduta zuela. Biak banandu, eta Poliziak egiaztatu zuen erasotzaileak urruntzeko agindua zuela. Biktima erietxera eraman zuten.
Erandion, berriz, gizonezko bat atzeman du bart goizaldean Ertzaintzak, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita. Abisu bat jaso dute ertzainek, ohartaraziz emakume bat jotzen ari zirela. Bertara joatean, biktimak azaldu die bikotekideak lepotik heldu, eta mehatxu egin diola. Hura atxilo eraman dute.