GIZARTEA

Ertzaintzak bilaketa lanak amaitu ditu Urrunagako urtegian

Jon Barcena joan den larunbatetik galdutako gaztea non dagoen argitzeko zantzu gehiagoren bila jarraituko du poliziak.

Jon Barcena Berrizko (Bizkaia) gaztea bilatzeko lanak egiten aritu dira erreskate zerbitzuak egunotan Urrunagako urtegian. JOSE RAMON GMEZ, EFE
2018ko urtarrilaren 5a
14:19
Entzun

Erreskate zerbitzuek miaketa lanak amaitu dituzte Urrunagako urtegian, eta ez dute aurkitu informazio baliotsurik Jon Barcenaren desagertzearekin lotuta. 19 urteko gaztearen bila ari da Ertzaintza, joan den igandean Gorbeian mendian galdu zenetik.

Barcenaren zenbait objektu pertsonal —diru zorro bat eta giltza batzuk— topatu zituen poliziak asteazkenean Legution (Araba), Urrunagako urtegiaren inguruan. Horrez gain, galdu zen egunean soinean zeramatzan jantzi batzuk aurkitu zituen, atzo, handik gertu.

Inguru horretan miaketa lanak amaituta, ikerketa lanarekin jarraituko du Ertzaintzak Barcenaren desagertzearekin lotutako zantzu gehiagoren bila. Gaztearen objektu pertsonalak aurkitu ziren inguruko ur azalaren behaketa lanei ere eutsiko die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.