Balzak ETBn egin dioten elkarrizketan agertu duenez, gizarteak bakea eta normalizazio politikoa lortzeko eskatu die alderdi guztiei, eta bide horretan aurrera egiteko ezker abertzalea "nola bilakatzen den eta norantz doan" ikustea ezinbestekoa da.
Hala ere, Batasunaren batzarraren emaitzen inguruan ez duela itxaropen handirik erantsi du Balzak: "Erakutsi dute beren garapen epeak euskal gizarteak konponbidea lortzeko eskatzen dituenak baino askoz ere geldoagoak eta baldarragoak direla". Finean, aldaketa handirik ez duela espero nabarmendu du. "Asko jota Anoetako deklarazioaren oinarrien sendotze bat, beste urrats bat, emango da, baina iraultza handirik ez".
Batasunaren ekitaldia
Ertzaintzak epaileen erabakia betearaziko duela esan du Balzak, baina debekua oso kaltegarria litzatekeela iritzi dio
Batasunak larunbatean BECen egiteko asmoa duen ekitaldiaren inguruan epaileek erabakitzen dutena "onartu eta betearazi" egingo duela Ertzaintzak ziurtatu du Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Hala ere, ekitaldi hori galaraztea "oso kaltegarria" eta normalizazioa lortzeko "desegokia" iruditzen zaiola erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu