Zumaldek prestatu duen erakusketan 60.eko hamarkadan erabiltzen zituen arma, lehergai, orduko zenbait agiri eta beste zenbait tresna daude erakusgai, eta egileak emandako azalpenen arabera "helburu didaktiko" soila du.
Nolanahi ere, Zumalderen asmoak eztabaida handia piztu du azken egunotan, eta "biktimentzako iraingarria" dela iritzi diote hainbat sektorek.
Zumaldek ETAren egungo jardunarekin ez dagoela ados adierazi du behin eta berriz azken egunotan.
ETA-ri buruzko erakusketa
Ertzaintzak esku hartu gabe inauguratu dute Artean Zumalderen erakusketa
Eguerdiko hamabietan inauguratu dute Artean (Bizkaia) 60.eko hamarkadan ETAko kide izan zen Xabier Zumaldek erakunde horri buruz paratutako erakusketa. Ostegunean, Javier Beitia Arteako alkateak dekretu baten bidez debekatu egin zuen erakusketa, eta, atzo, Ertzaintzak zigilatu eta hesitu egin zuen. Hala ere, Zumaldek ertzainek jarritako hesia kendu du, eta poliziak esku hartu gabe inauguratu ahal izan dute erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu