Protestak

Ertzaintzak eta udaltzainek Bilboko 'haserretuak' bota dituzte Arriaga plazatik

M-15 mugimenduko kideek argitu dute kanpatuta geratzen zirenak baztertze egoeran dauden pertsonak direla. Gaineratu dute Udalak bazekiela Aste Nagusirako hutsik utziko zutela, konpartsekin horrela hitzartu zutelako.

2011ko uztailaren 18a
16:11
Entzun

Gaur goizean Ertzaintzak eta Bilboko udaltzainek Arriagan plazan geratzen ziren haserretuak bota dituzte. Udalak berak jakinarazi duenez, 06:30ean joan dira poliziak, eta 69 lagun identifikatu eta plazatik joatera behartu dituzte. Gehienak etorkinak direla azpimarratu du Udalak.

30 udaltzainek hartu dute parte operazioan, Ertzaintzak lagunduta. Ondoren garbitzaileak joan eta kanpatuta zeuden lekua garbitu dute. Udalak dio 18.000 kilo eraman dituztela, eta inguruan zeuden pintaketak ezabatu dituztela.

M-15 mugimenduko bozeramaileek argitu dute Arriagan kanpatuta geratzen zirenak baztertze egoeran dauden pertsonak direla. Zentzu horretan salatu dute, udal politikek ez dutela baztertze egoeran dauden pertsonen errealitatea konpontzeko ezer egiten, alderantziz, horretarako beharrezko baliabideak oztopatzen dituzte.

Esan dute "ezustean" harrapatu dituela kanporatzeak, eta gaur arratsaldean batzarrean eztabaidatuko dutela gertatutakoaz. Udalari leporatu diote aurretik ezer esan ez izana, eta jakinarazi dute Bilboko konpartsekin hitzartuta zutela Aste Nagusirako plaza hutsik uztea txosnak jarri ahal izateko, eta Udalak bazekiela hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.