Gaztetxeak

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Sorgintxulo gaztetxea desalojatu dute

Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxean sartu dira gaur goizean Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa. Sei lagunek gaztetxean pasatu dute gaua, eta haietako bost lanera joan direnean sartu dira poliziak Sorgintxulora, barruan pertsona bakar bat zegoela. 9:30ak aldera sartu dira, teilatutik, eta barrutik ireki dute atea. Barruan zegoen gaztea identifikatu egin du Ertzaintzak, eta 10:35ak aldean utzi diote ateratzen. Gaur, 20:00etan manifestazioa deitu dute Sorgintxulo gaztetxekoek.

2004ko abenduaren 16a
16:46
Entzun
Memento honetan, Karmelo eraikina (Sorgintxulo gaztetxea eta eliza) erabat inguratuta daukatze Ertzainek eta Udaltzaingoak. Karmelo kalea eta plaza Ertzaintzak "erabat hartuta" ditu.

Goizeko 9:30ak aldean sartu dira Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo Gaztetxera Ertzaintza eta Udaltzaingoa, bertan lagun bakar bat zegoela. Teilatura igo dira garabi batekin, eta handik sartu dira. 10:20an langileak sartu dira bertara porlanezko kuboekin.

Sorgintxulo inguruan hainbat lagun biltzen ari dira, eta 20:00etan manifestazioa egingo dute.

Aralarrek Sorgintxulo hustu izana salatu du. "Iruñeko gaztetxea eskuin espainolistak itxi zuen duela gutxi, eta orain eskuin abertzalearen aldetik ikusi dugu antzeko ekintza bat. Ohi den bezala, eskuinak kontrolatu ezin duen ororen aurka jotzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.