Etxebizitza bat miatu du bart goizaldean Ertzaintzak Portugaleten (Bizkaia), Florida kalean. Polizia iturriek agertu dutenez, etxea hutsik dago. Errentan hartuta zeukan lagunari kale erasoekin zerikusia izatea egozten diote, baina maiatzaren 6an Barakaldon operazioa egin zutenean ihes egin zuela uste dute.
Maiatzaren 6an bost gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia), azkenaldian Ezkerraldean izan ziren kale erasoekin zerikusia izatea egotzita. Sendoa Jurado, Mikel Petuya, Unai Frias, Hector Franco eta Gorka Serna. Sendoa Jurado eta Unai Frias espetxeratzeko agindu du epaileak, eta Mikel Petuya, Hector Franco eta Gorka Serna aske uzteko astero sinatzera joan beharko duten arren.
Atxiloketa horiek egin zituztenean Ertzaintzak berak agertu zuen beste bi gazte atxilotzeko agindua zutela, baina ez zituztela aurkitu.
Polizia operazioa
Ertzaintzak etxebizitza bat miatu du Portugaleten, kale erasoekin lotuta
Maiatz hasieran Barakaldon bertan egin zuten sarekadarekin lotu dute miaketa polizia iturriek. Operazio horretan, bost gazte atxilotu zituzten -hiru libre utzi zituzten epaileak deklarazioa hartu eta gero-, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu