Euskal presoak

Ertzaintzak euskal presoen argazkiak kendu ditu Algortan

Etxeratek sakabanaketaren aurkako ekitaldiekin aurrera segitzen du, eta gaur Santurtzin egingo du ekitaldia.

2009ko apirilaren 15a
16:39
Entzun
Sakabanaketaren aurka Etxerat presoen senideen erakundearen martxa Getxora (Bizkaia) iristear dela euskal presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak han, Algortan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Hain zuzen, herriko faroletan ipini zituzten presoen irudiak, eta horiek kendu dituzte ertzainek. Orain dela aste batzuk gauza bera egin zuten Arrasaten (Gipuzkoa).

Etxeraten martxak aurrera segitzen du eta gaur Santurtzin (Bizkaia) egingo du ekitaldia. Atzotik igandera artean salatuko dute sakabanaketa. Datozen egunetan Iruñean, Donibane Garazin eta Donostian egongo dira Etxeratekoak, eta igandean Durangoko (Bizkaia) Landako gunean azken ekitaldia egingo dute.

20 urte igaro dira Espainiako eta Frantziako gobernuak euskal presoak Euskal Herritik kanpo dauden espetxeetara eramaten hasi zirenetik, eta gaur egun dauden 770 euskal presoetatik, hamalau besterik ez dauzkate Euskal Herriko espetxeetan.

Etxeratek dio espetxe politika horren ondorioz 21 euskal preso hil direla Espainiako eta Frantziako kartzeletan. Hurkoak ikusi ahal izateko, preso bakoitzaren senide eta lagunek 1.223 kilometroko bidaiak egin behar izaten dituzte astero, batez beste, eta hamasei pertsona hil dira presoak bisitatzeko bidaietan izandako istripuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.