Herrizaingo Saileko prentsako bulegoak BERRIAri esan dio 41 urteko gizon bat atxilotu dutela gaur 21:30ean Bergaran, ustez auzitegiko Espainiako bandera lapurtzeagatik. Ertzaintzaren arabera, kaputxadun batzuek 20:30ean lapurtu dute Espainiako bandera eta gaztetxera sartu dira. Ertzainek gaztetxera jo dute. Bertan zeuden lagun guztiak aterarazi eta identifikatu dituzte. Lekukoek Naiz.info-ri esan diote ertzainak modu bortitzean sartu direla gaztetxera. Gaztetxetik kontzentrazio batera deitu dute, gaur 19:00etan herriko plazan.
Politika
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Bergaran, ustez Espainiako bandera bat lapurtzeagatik
Ertzainak Bergarako gaztetxean sartu dira gaztearen bila. Gaztetxeko kide guztiak aterarazi eta identifikatu egin dituzte. Lekuko batzuek istiluak izan direla diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu