Politika

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Donostiako Ibaetako kanpusean egin den manifestazioan

Ezker abertzalearen aurkako errepresioa salatzeko Askatasunak deituta hainbat mobilizazio egin dira gaur. Horietako bat Donostiako Ibaetako kanpuseanizan da eta hainbat gaztek bat egin dute deialdiarekin. Manifestazioa 12:00ak aldera hasi da =iErrepresio politikorik ez. Baldintza politikoak orain=i lelopean. Jakinarazpenik egina ez zegoela azaldu die Ertzaintzak manifestazio buruan zeudenei. Euskao Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 17 urteko gazte bat atxilotu du ertzaintzak.

2006ko ekainaren 2a
16:45
Entzun
Efe albiste agentziaren arabera, Ertzaintzako kideak manifestazio burura hurbildu dira eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Efe albiste agentziak emandako datuen arabera gazteek uko egin diote identifikatzeari eta beste hainbat oihuka hasi dira eta harriak bota dizkiete ertzainei. Efe-ren arabara gazteak sakabanatzen saiatu dira Ertzaintzaren kargarik egon ez den arren.

Lekuko baten arabera, berriz, Gara.net-ek azaldu duenez, manifestazio buruan zeudenei jakinarazpenik ez zutela azaldu ostean ertzainak oldartu egin dira eta kolpeak eman dizkiete manifestariei.

Manifestazioa sakabanatu egin du Ertzaintzak. Ondoren, baina, berriro elkartzen saiatu dira manifestariak eta berriro, Garak aipatutako lekukoaren hitzetan, gogor erantzun dute ertzainek. Lekukoak azaldu duenez, tentsio uneak izan dira ertzainak, Ibaetako kanpusetik Lorea auzoram hainbat gazteren atzetik korrika aritu direnean.

Askatasunak mobilizazio eguna deitu zuen gaurko. Euskal Herriko hiriburu guztietan eta hainbat herritan daude deituta mobilizioa "errepresioaren aurka eta konponbidearen alde".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.