Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu du bart Bilbon, beste gizon bat leihotik bota duelakoan. Lo egiteko lekuagatik eztabaidan hasi, eta leihotik behera bultza bide zuen beste gizona, agenteek lekukoen hitzetatik ondorioztatu dutenez.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Olabeaga auzoko etxe abandonatu batean gertatu da ezbeharra, eta biktima lehenengo solairutik erori da. Dei bati esker bertaratutako agenteen arabera, bost bat metroko altueratik erori da.
Patruila heltzean, biktima lurrean etzanda zegoen, eta anbulantziari hots egin diote ospitalera eramateko.
Lekukoen hitzetan, gizon horiek etxe horretan pasatzen zituzten gauak, eta lotarako lekuagatik izan zuten eztabaida.