Ertzaintzak jakinarazi duenez, ustezko erasotzailea emakumearen senarraren bazkidea da. Etxe berean bizi ziren guztiak, eta, emakumeak Ertzaintzari azaldu dionez, lehenago sexu harremanak izatea proposatu zion. Ezetz esan ondoren, ordea, hiru aldiz bortxatu zuen, senarra etxean ez zegoenean, labana batekin mehatxu eginda, gainera.
Azken bortxaketa astelehenan gertatu zen, emakumearen arabera, eta biharamunean senarrak lagunduta joan zen salaketa aurkeztera ertzain etxera. Ospitalean azterketa egin ostean, familia hori beste etxe batera eraman dute gizarte zerbitzuek.
Emakumeak ezer esan ez zezan, hiltzearekin egin zion mehatxu gizonak, eta behin emakumearen seme-alabak lepotik heldu eta jo zituela ere gaineratu du emakumeak salaketan. Salaketa aurkeztu eta hiru ordura atzeman zuen gizona Ertzaintzak. Hiru egunez egon da atxilotuta, eta gaur epailearen aurrera eraman dute.