TRATU TXARRAK

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, ustez emakume bat jotzeagatik

Antza denez, erasotzaileak hainbat ukabilkada eman zizkion atzo emakume bati Donostiako Renfeko tren geltokian. Goizeko bederatzietan izan zen erasoa, eta hainbat lagunek Ertzaintzara hots egin zuten atxilotua emakume bat jipoitzen ari zelako. Ez da gizona atxilotzen duten lehen aldia. Bestalde, emakume gazte bat atxilotu dute Bilbon, ustez bere ama jotzeagatik

2006ko uztailaren 20a
20:01
Entzun
Ertzaintzako kideak geltokira iritsi zirenean emakumea aurkitu zuten aurpegian kolpeak zituela. Inguruan zegoen gizon batek jo egin zuela azaldu zien emakumeak ertzainei. Gertatutako baieztatu eta ustezko erasotzailea tren geltokian bertan aurkitu ostean atxilotu egin zuten. Antza denez, erasotzaileak hainbat ukabilkada eman zizkion emakumeari "gaizki begiratu zuelako".

Ez da 41 urteko P.R.C. atxilotzen duten lehen aldiz. Aurretik beste zortzi alditan eraman dute preso. Atzo, diligentzia guztiak amaitu zituztenean eraman zuten atxilotua epailearen aurrera.

Emakume gazte bat atxilotua, ustez bere ama jotzeagatik

Atzo Txurdinagan (Bilbo) Ertzaintzak emakume gazte bat atxilotu zuen ustez bere ama jipoitzeagatik. 21 urteko gazteak ama jotzeaz gain kalteak eragin zituen etxean. Ustezko erasotzaileak poliziei aurre egin eta atxiloketa zaildu zuen.

Atzo arratsaldeko bostetan ustezko erasotzailearen aitak Ertzaintzari abisatu zion bere alaba ama jotzen ari zela eta etxean ere txikizioak egiten ari zela jakinarazteko. Gaztearen ama ez zen larri zauritu. Ertzaintzak gaztea atxilotzea lortu zuen eta azken honek oztopoak jarri zituen arren.

21 urteko gaztea aurretik ere bi alditan atxilotua izan da eta gaur epailearen aurrean aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.