Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilo hartu du Bilbon ustezko sexu abusu kasu batengatik. Emakumeak Poliziari jakinarazi zionez, igandean, 09:30ean, gizon bat sartu zen lan egiten duen lekuan, eta, haren baimenik gabe, ukituak eta bestelako sexu abusuak egin zizkion. Abusuak egiten ari zitzaiola, beste gizon bat sartu zen emakumearen oihuek ohartarazita, eta erasotzaileak ihes egin zuen. Handik denbora gutxira, gizona aurkitu eta atxilotu egin zuten, Herrizaingo Sailaren arabera.
Beste gizon bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, Bilbon. Andre batek deitu zion Poliziari esanez bikotekideak eraso egin ziola. Emakumea eta biak atxilotu zituzten; Ertzaintzaren arabera, biek eraso zioten elkarri. Erietxera eraman zituzten.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, sexu abusuak egitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu