Ertzaintzak Aimar Hidalgo Lertxundi atxilotu du gaur goizean Getxon (Bizkaia), Espainiako Auzitegi Nazionalak ustezko kale eraso batean parte hartzeagatik jarritako zigorra bete dezan. 2000. urteko abuztuan Getxon bertan autobus bat erre izana leporatzen dio auzitegiak, eta aurtengo martxoan zazpi urte eta erdiko zigorra ipini zion.
Orkatz Gallastegi eta Gaizka Gañan ere zigortu zituen, eta Ertzaintza Gañan atxilotzera joan zen atzo Santurtzira (Bizkaia), bere etxera, baina ez zegoen bertan. Gañani ere zigor bera jarri diote.
Auzitegiak berak agindu du Hidalgo atxilotzea, eta ertzainek goizeko zortziak baino zerbait lehenago atzeman dute, "abokatuak erabakiaren berri izan aurretik", Askatasunak jakinarazi duenez. Basauriko (Bizkaia) espetxean sartu dute, eta ondoren Madrilera eramango dute.
Hidalgo aurrez urtebete egon zen kartzelan.
Askatasunak salatu egin du Ertzaintzaren jokabidea. "Berriro Ertzaintza arduratu da euskal herritar bat espetxeetan uzten, ondoren sakabanatua eta bakartua izan daitekeela jakitun izanik eta eskubide oro urratuko zaizkiola jakinik. Hau da EAJk estatuen apustu errepresiboari egiten dion ekarpenetako bat".
Politika
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Getxon gaur, zigorra bete dezan
Aimar Hidalgo Lertxundi da atzeman dutena, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urteko zigorra jarri zion martxoan 2000an ustez autobus bat erretzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu