Emakumeen aurkako indarkeria

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Langraiz Okan, emaztea jipoitzeagatik

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Langraiz Okan (Araba), emaztea jipoitzeagatik. Emakumeak salatu duenez, arratsaldeko 16:00tan eztabaida bat izan zuen senarrarekin. Eztabaidatzen ari zirela, senarra iraintzen eta bortizki kolpatzen hasi zela salatu du. Jipoia jaso zuen unean alaba aurrean zegoela gaineratu du.

2005eko otsailaren 16a
15:30
Entzun
Ertzaintzak adierazi duenez, atzokoa ez da salaketa jarri duen emakumeak jaso duen lehen jipoia; hala ere, atzo arte ez duela salaketarik jarri azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.